kultura
Urriaren 18 eta 19an
Etxahun Iruri ere hartuko dute gogoan aurten Xalbadorren Egunean
Euskadi Irratia
Xalbadorren Eguna urriaren 18 eta 19an egingo dute aurten, Urepelen. Hitzaldiak, herri bazkaria, herri kirolak, bertsoak, erromeria eta beste egongo dira, ohi bezala.
-
Xalbadorren Eguna urriaren 18 eta 19an ospatuko dute. Argazkia: EiTB.
Urriaren 18an eta 19an egingo da aurten Xalbadorren Eguna, Urepelen. Deiadarra Elkarteak, eguna antolatzen duen taldeak, ohi bezala, beste pertsonaia edo gai bati lotuta aurreikusi du ospakizuna, eta aurten Etxahun Irurirekin batera omenduko dute Xalbador.
Hitzaldiak, herri bazkaria, herri kirolak, bertso saioak, erromeria eta kantari zuberotarrek egingo dituzten Etxahunen kantuak ez dira faltako bi egunetako egitarauan.
Pierre Bordazarre, Etxahun Iruri, 1908ko maitzaren 28an jaio eta 1979ko urriaren 1ean hil zen. Ogibidez laborari eta artzain jardun zuen, eta pastoral eta kanta idazle gisa nabarmendu zen. Hari zor zaio, esaterako, “Agur Xiberoa” kantua.