Itxi

kultura

Hitzarmena

Canal+ telebistak filmei euskarazko azpitituluak jarriko dizkie

Erredakzioa

Canal+ telebistak eta Jaurlaritzak akordio bat sinatu dute. Filmak eta telesailak jatorrizko hizkuntzan, baina euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera izango dute abonatuek abenduaren 1etik aurrera.

Canal+ telebistak eta Eusko Jaurlaritzak akordio bat sinatu dute gaur. Horrela, filmak eta telesailak jatorrizko hizkuntzan, baina euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera izango dute telebista horretako abonatuek abenduaren 1etik aurrera.

Cristina Uriarte Hezkuntza eta Kultura sailburuak eta Alex Martinez Roig Canal+ telebistako Edukien zuzendari nagusiak hitzarmenaren berri eman dute gaur. Akordioa 2016ko abendura arte indarrean izango da.

Gutxienez 100 filmetan eta 11 telesailetan azpitituluak jarriko ditu Canal+ telebistak 2015ean, eta kopuru bera 2016an. Abenduan bi telesailetan eta 47 pelikulatan gauza bera egingo du. Horietako batzuk urrian eta azaroan estreinatu ziren.

Besteak beste, Gravity, Blue Jasmine, Prisioneros, La gran estafa americana, El lobo de Wall Street, Nebraska, Her, Monstruos University eta Turbo ikusteko aukera izango dute Espainiako abonatuek.