Itxi

kultura

Abenduak 26-28

Igor Yebra eta Oxana Kucheruken dantza eta musika ikuskizuna, Arriagan

Erredakzioa

Bordeleko Operako bi dantzari nagusiek 40 dantzari izango dituzte lagun Arriaga Antzokian abenduaren 26tik 28ra eskainiko duten lanean.

Arriaga Antzokiak, Igor Yebra bilbotarrak eta Oxana Kucheruk ukrainarrak sortutako Pipi Bailarina balet berriaren erabateko estreinaldia jaso eta ekoitziko du. Dantzari biak, Europako garrantzitsuenetakoak, Bordeleko Operako izar nagusiak dira gaur egun, eta, eurekin batera, Igor Yebraren eskolako 40 dantzarik hartuko dute parte.

Pipi Bailarina oso lan dinamikoa da, kolorez betea, eta, dantzaren eta musikaren bitartez, “adiskidetasuna”, “errespetua”, “askatasuna” eta beste balio garrantzitsu batzuk azpimarratzen ditu.

Pipi Bailarina Gabonetan, abenduaren 26an, 27an eta 28an eskainiko du, Arriaga Antzokiak. Ostiralean, abenduaren 26an, emanaldia 20:00etan hasiko da; larunbatean, hilaren 27an, bi emanaldi eskainiko dira, 17:00etan eta 20:00etan; eta, amaitzeko, igandean, 28an, azken aldiz eszenaratuko da, 19:00etatik aurrera.

Igor Yebrak eta Oxana Kucherukek txikiei zein nagusiei zuzendutako lana sortu dute. Izan ere, Pipi Bailarina “ikuskizun irekia da, balet klasikoaren zaleei zein dantza ikuskizunik inoiz ikusi ez dutenei zuzenduta” dago.

Sarrerak 8,50 eta 25 euro arteko prezioan erosi ahal dira Arriaga Antzokiaren webgunean, 946 850 850 telefono zenbakian edo antzokiko txarteldegietan.