Itxi

kultura

FIPA

Ikus-entzunezko sormenak Biarritz du topagune sei egunez

N.V. | eitb.eus

FIPA Lapurdiko udalerriko ikus-entzunezko saioen nazioarteko jaialdiak fikziozko lanen, dokumentalen eta erreportajeen sorta mardula erakutsiko du urtarrilaren 20tik 25era.

  • 'Sanctuary' telefilma urtarrilaren 21 eta 23an eskainiko dute.

    'Sanctuary' telefilma urtarrilaren 21 eta 23an eskainiko dute.

Biarritzen, FIPA ikus-entzunezko programen nazioarteko hogeita zortzigarren jaialdia hasiko da gaur. Horren kariaz, telebista industriako ordezkarientzako topagunea eskaini ez ezik, sektorean sortutako berritasun nagusiak aurkeztuko ditu Lapurdiko udalerriak, fikziozko lanen, dokumentalen eta erreportajeen esparruan.

Aurten 68 lan lehiatuko dira jaialdiko ataletan: drama, telesailak, dokumentalak, erreportaje eta ikerlanak, arte eszenikoak eta Smart FIP@, proposamen berritzaileenen tartea.

Guztira, 132 lan ikusi ahalko dira, besteak beste, hauek: Sancutary, 80ko hamarkada erdialdean Ipar Euskal Herrian ETAko buruzagi militarraren eta Frantziako Estatuaren ordezkari baten arteko harremana kontatzen duen telefilma; China’s 3Dreams dokumentala; Road to Revolution arabiar herrialdeetan 2011ko udaberriaz geroztik loratutako iraultzei buruzko filma; Les enfants de nuit nazien deuseztatze esparruetatik bizirik irtendakoen seme-alaben bizipen izugarriak kontatzen dituen lana; Prison songs australiar jatorriko biztanleei buruzkoa…

Jaialdiaren palmaresa ebatziko duten epaimahaikideen artean, Mariana Rondon venezuelarra, 2013ko Urrezko Maskorraren irabazlea, Darina al Joundi libanoar aktorea eta Frederic Laffont frantses zuzendaria daude. Hilaren 25ean jakingo dugu zer lan iruditu zaizkien onenak.