Itxi

kultura

Labar-artea

Gutxienez zortzi grabatu aurkitu dituzte Erlaitz leizean, Zestoan

Erredakzioa

Grabatuak duela 22.000-15.000 urtekoak dira. Honenbestez, Erlaitz leizea kronologikoki Danbolinzulo eta Ekain hartzuloen artean kokatuko litzateke.

  • Argazkia: Antxieta Jakintza Taldea

    Argazkia: Antxieta Jakintza Taldea

Labar-arte paleolitikoko zortzi grabatu topatu dituzte Antxieta Jakintza Taldeko kideek Erlaitz leizean, Zestoan (Gipuzkoa).

Ikerne Badiola Kultura diputatuak eta Antxieta Jakintza Taldeko kideek prentsaurrekoa eman dute Donostian. Danbolinzuloko hartzuloetan duela hilabete eskas beste aurkikuntza bat egin zuten.

Azaldu dutenez, grabatuek 22.000-15.000 urte dituzte. Honenbestez, Erlaitz leizea kronologikoki Danbolinzulo (zaharragoa) eta Ekain (gazteagoa) hartzuloen artean kokatuko litzateke.

Gutxienez animalien (zaldiak, oreinak eta uroak) zortzi grabatu aurkitu dituzte Erlaitzen. Hala ere, beste batzuk daude, nahiz eta ?orain igartzen zailagoak izan?.

Gainera, Goi-Paleolitoan leizea erabili zutenaren zantzuak daude, eta baita ondoren ere, Brontze Aroko uneren batean, hain zuzen ere. Brontze Aroan ehortz-toki bezala erabili zuten. Goi-Paleolitoan, ostera, bizitokia izan zen.

Erlaitz leizezuloko margoak efe

Ikerne Badiola Gipuzkoako Kultura diputatua. Argazkia: EFE