Itxi

kultura

01/05/2015 - 01/05/2016

Balenciaga Museoak jostunaren 60 pieza erakutsiko ditu

Erredakzioa

Bihartik, maiatzak 1, aurrera, jantzi, lekukotasun eta bestelako objektuek Haute Couturearen garaia berrituko dituzte, “Luxuaren esperientzia” erakusketan.

  • Balenciaga Museoa

    Balenciaga Museoa

Getariako Balentziaga Museoak jostun handiak eginiko 60 jantzi aparteko erakusketa zabalduko du bihar, maiatzak 1. Balenciagaren, haren jostundegien eta bezeroen luxuzko unibertsoa ekartzen du plazara bildumak.

Halaber, gipuzkoar museoaren arduradunek beren funtseko 30 pieza bidali dituzte Calaisera, parpailaren sorlekura, gerora, 2016ko apirilean, kultur hiriburutzaren barruan, Getariak hartuko duen nazioarteko erakusketa baterako.

Gaueko soinekoen, berokien, jaka luzeen eta bestelakoen bidez, museoak bizimodu bat, bizitza eredu bat, jarriko du bisitarien begietara. “Luxuaren esperientzia” bihar, maiatzak 1, zabalduko dute, eta eraikin nagusiaren bigarren solairuan egongo da urtebetez.

Erakusketaren bitartez, Cristobal Balenciagaren jaiotzaren 120. urteurrena ospatuko du eraikinak.