kultura
Heriotza
Ben E. King 'soul' abeslaria hil da, 'Stand by me'ren egilea
agentziak | erredakzioa
76 urterekin hil da "arazo koronarioen" ondorioz, ibilbide oparo baten eta hamaika abesti arrakastatsu kaleratu ostean.
-
Ben E. King musikari estatubatuarra. Argazkia: Efe
Ben E. King musikari estatubatuarra, 'Stand by me' abesti ezagunaren egilea, hil zen atzo, 76 urte zituela.
Musikariaren ordezkariak jakitera eman duenez, Benjamin Earl Nelson "soul" izarra "arazo koronarioen" ondorioz hil da, New Jerseyn (AEB).
Kingek 50eko hamarkada amaieran hasi zuen bere musika ibilbidea, The Drifters taldean, eta 'Stand by me', 'There goes my baby' eta 'Save the last dance for me' baladek eman zioten, besteak beste, nazioarteko fama.
Kingek musikaren historia aldatu zuen 1961ean, 'Stand by me' abestia zerrendetako lehenengo postura eraman zuenean. Guztira 12 aldiz lortu zuen balentria hura, eta beste 25etan lortu zuen 40 abesti salduenen artean egotea. 1959 eta 1986 artean.