Itxi

kultura

Biografia

Aitor Mazo, paper txikietako luxuzko aktorea

eitb.eus

Bigarren mailako aktore lanetan ibilia, telebistan, zineman eta antzerkigintzan aritu zen bilbotarra

1:36

Zineman, telebistan eta antzerkian egindako ehunka paper txikirengatik, arras ezaguna zen gaur Bilbon, 53 urte zituela, zendu den Aitor Mazo aktorea.

Ibilbide profesionala 1983an abiatu zuen, "Mascarada" antzerki taldean, eta bertan jardun zuen 1987 arte.

Gero, Lander Iglesias eta Patxo Telleriariarekin batera "Txirene" antzerki konpainia sortu zuen, eta "Torito Bravo" eta "Birus" antzezlanak egin zituen.

Antzerki alorrean, gainera, Pere Planellaren zuzendaritzapean lan egin zuen "Agur Eire... Agur" eta "Mephisto" lanetan; Santiago Ramosen gidaritzapean "Metele Caña"n, eta Lluis Pasqualekin "La Tempestad"en.

1987an parte hartu zuen lehenengo aldiz pelikula batean, Lauaxeta-n izan zen. Gero, bigarren mailako paperak egin zituen Julio Medemen Behiak-en, Juanma Bajo Ulloaren Airbag-en, eta Alex de la Iglesiaren La Comunidad-en.

Era berean, azken urtean arrakasta handia lortu duen Ocho apellidos vascos pelikulan ere egin zuen agerraldia, protagonistak ezkondu zituen apaizaren paperean.

Mazo, hala ere, telesailei esker egin zen ezagun: "Los ladrones van a la oficina", "Policias", "La familia Mata", "El comisario", eta "Medico de familia".

Aitor Mazok Espainiako Estatuko zinema zuzendari garrantzitsuenen aginduetara lan egin zuen, Manuel Gutierrez Aragonekin, Julio Medemekin, Emilio Martinez Lazarorekin, Alex de la Iglesiarekin eta Daniel Monzonekin, besteak beste.

2009an zinema zuzendari lanetan ere aritu zen Patxo Telleriarekin batera, La maquina de pintar nubes pelikulan, eta Bypass-en, hiru urte geroago.

Azken aktore lana Lasa eta Zabala pelikulan egin zuen.

ulan egin zuen.