Itxi

kultura

Literatura

'Gau ilunekoak', Joseba Sarrionandiaren lan berria

Erredakzioa

eitb.com

Elkar zigilupean plazaratu da idazle iurretarraren liburua. Argitaletxeko arduradunen berbetan "ipuin bat da, hitzaren zentzu guztietan",

Sarrionandiaren Gau ilunekoak "sailkapen errazik ez daukan literatur lan guztiz berezia" dela nabarmendu du argitaletxeak. Maite Gurrutxaga ilustratzailearen marrazkiek hornitzen dute fikziozko eleberria.

"Narrazio fantastiko moduan irakur liteke, haurrentzako kontakizun entretenigarria eta jostalaria ere izan liteke, hala hartu nahi izanez gero; alegoria filosofikotzat ere har liteke, interpretazio asko izan ditzakeena, hainbat alorretara zabalik: erlijiosoa, politikoa", adierazi dute. Irakurketa aniztasun hori da lanaren ezaugarrietako bat, beste batzuen artean, idazkera argia, prosa malgua, irudi ederrak, iradokizunerako ahala.

Liburuan, Baionako portuan ezkutaturik agertu den izaki berezi bat agertzen da hasieran. Berak dioenez, beste planeta batetik dator, baina agintarien ustez immigrante ilegala eta beharbada espioia da. Epailearen aurrera eramanda, nondik datorren kontatuko du izaki bereziak, eta hor ezagutuko da beti ilunpean bizi den planetaren istorioa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kultura