Itxi

kultura

Bilbon

El Sol jaialdiak Loteriaren iragarkia saritu du aurten

T.S.J. | EITB.EUS

Publizitate-Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarrak 240 sari banatu ditu, lehiaketaren 13 sailetan parte hartu izandako lanak saritzeko.

  • El Sol jaialdiaren antolatzaileek irabazleen izen-abizenak jakitera eman dituzte. Argazkia: EFE

'El Sol' Publizitate-Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarrak 30. edizioaren irabazleen zerrenda jakitera eman du gaur Bilboko Euskalduna Jauregian.

Herrialde iberoamerikarretan egindako publizitate onena saritzen duen jaialdi horrek eta, horren harira, 240 golardo banatu ditu, lehiaketaren 13 sailetan parte hartu izandako lanak saritzeko, hain zuzen ere.

13 herrialdeetako 83 publizitate-agentziek parte hartu dute aurtengo edizioan, jaialdiaren antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

Guztira, 6 Sari Handi banatu dituzte, 56 urrezkoak, 75 zilarrezkoak eta beste 103 brontzezkoak. Gainera, Hamarkadako Iragarlea, Jaialdiaren Agentzia eta Sarea, eta Gazte Sortzaileak saileko sariak ere banatu dituzte antolatzaileek.

Sari Handien irabazleen zerrenda

Telebista/Zinema: "El Mayor Premio es Compartirlo" (Leo Burnett, Madril, Espainiako Estatuko Loteria eta Apustuentzat)

Integratutako kanpainak: "La Invasión del Pez León – Terriblemente Delicioso" (Geometry Global, Ingurugiro Ministerioarentzat, Kolonbia)

Marka eta Harreman Publikoetarako Edukiak: "Los últimos deseos de la Combi" (AlmapBBDO, Brasilgo Volkswagenentzat)

Digitala eta Promozio-Marketinga: "Hologramas por la Libertad" (Espainiako DDB, No Somos Delito-entzat, Espainia)

Atzerria (Clear Channelek sustatutakoa): "Emboscada Volvo" (We Believers, Volvo North Miamirentzat, AEB)

Irratia eta Zuzeneko Marketinga: "Oídnos" (Argentinako Ogilvy & Mather,  Las Lomas Oral Ikastetxearentzat, Argentina)

Bestalde, Komunikabideak, Egunkariak eta Aldizkariak, eta Berrikuntza eta Mugikorra sailetako sariak eman gabe geratu dira.

Herrialdeen rankinga

Lehiaketan parte hartu duten herrialdeei dagokienez, Espainiak 115 sari jaso ditu; jarraian, Argentina dago (urrezko 28 sari), eta AEBk (22), Brasil (21), eta Kolonbia (17).