kultura
Humanitate saria
Alvarez Rubiok irabazi du 2015eko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
O.A. | ERREDAKZIOA
Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako alorretan jardunean ari diren pertsonalitateen curriculum nabarmenenak saritzen ditu urtero Eusko Ikaskuntzak.
-
Juanjo Alvarez Rubio. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Jose Alvarez Rubiori emango diote aurtengo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria eta modu horretan haren ikuspegi "kritiko eta berritzailea" saritu nahi izan dute epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Laboral Kutxako Lurralde zuzendariak.
Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako alorretan jardunean ari diren pertsonalitateen curriculum nabarmenenak saritzen ditu urtero Eusko Ikaskuntzak.
1964an Zumaian jaioa, Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbideko katedraduna izateaz gain, Gobernantza Demokratikorako Institutuko egungo idazkaria eta sortzaileetako bat eta UNED Bergarako zuzendaria ere bada. Bestalde, Radio Euskadiko ohiko kolaboratzailea da eta prentsa idatzian ere askotan idatzi ohi du.
Bestalde, Itsasoko Zuzenbidean aditua da eta nazioarteko merkataritzari buruzko hainbat monografiko egin izan ditu.
Alvarez Rubiok 20.000 euroko saria jasoko du eta sari banaketa ekitaldia udazkenean izango da.