Publizitatea
Itxi

2015/06/11

23:02

kultura

Heriotza

Ornette Coleman jazzaren ikurra hil da

Agentziak | Erredakzioa

Arrakasta handienak 50eko eta 60ko hamarkadetan lortu zituen musikaria funtsezko figura izan zen jazzaren historia aldatzeko.

  • Ornette Coleman jazz musikaria. Argazkia: EFE

    Ornette Coleman jazz musikaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ornette Coleman (Fort Worth, AEB, 1930eko martxoaren 9a) jazz musikaria hil da, Manhattanen, New Yorken. Musikariak 85 urte zituen, eta bihotzekoak jota zendu da, bere agenteak hedabideei azaldu dienez.

Arrakasta handienak 50eko eta 60ko hamarkadetan lortu zituen musikaria funtsezko figura izan zen jazzaren historia aldatzeko.

Saxofoi-jotzaile, tronpetari, biolinista eta konpositoreak 70eko hamarkadako musikari ospetsu askori eragin zien, John Coltrane eta Eric Dolphy musikariei, esaterako.

Something Else diskoarekin debutatu zuen, 1958an, eta ehun bat disko gehiago argitaratu ditu; azkena, New Vocabulary (System Dialing Records, 2014).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena