kultura
Donostia
Haizearen Orraziaren ingurua mugatu egingo dute zortzi bat hilez
Agentziak | Erredakzioa
Teknikariek egonkortasunik eza atzeman dute Chillidaren eskulturei eusten dien lurrean.
Haizearen Orraziaren ingurua mugatu egingo dute zortzi hilabetez, Donostiako Udalak mendi mazela atontzeko lanak egingo baititu.
Udaletik azaldu dutenez, Eduardo Chillidaren eskulturei eusten dien mendi hegalean ezegonkortasuna atzeman dute, joan den ekainean hainbat harri jausi eta gero egindako azterketetan. Luiziaren ondorioz, ez zen inor zauritu.
Egun, pasealekua itxita dago, mendi mazela garbitzen eta sastraka kentzen ari baitira. Horren ondoren, proiektua idatzi eta hilabete barru lehiaketa publikoa deituko dute.
Prozesuak zortzi hil iraungo du, Udalak kalkulatu duenez, eta Haizearen Orrazira heltzeko pasealekua erabat itxita egongo da lanek dirauten bitartean. Lanak hasi aurretik, ingurua zabalik egongo da, mazaletik hurbilen dauden zati batzuk izan ezik. Horietara ezingo da sartu, segurtasun arrazoiengatik.