Itxi

kultura

Abuztuak 1-2

Malandain balletak Txaikovski eramango du Donostiara

Agentziak | Erredakzioa

"Magifique, Tchaikovski suites" ikuskizunak “Intxaur-hauskailua”, “Loti ederra” eta “Beltxargen aintzira” errusiar konposatzailearen suiteak ditu oinarri, eta abuztuaren 1 eta 2an taularatuko dute.

Donostia Kulturak, inoiz lehenengoz, dantza txertatu du udako bere programazioan, eta “Magifique, Tchaikovski suites” Malandain Ballet Biarritzen lanaren aldeko apustua egin du. Udan Donostian biltzen diren bisitariak erakarri nahi dituzte horrela Gipuzkoako hiriburuko programatzaileek.

Norka Chiapusso Donostia Kultura udal patronatuko antzerki eta dantzako programazioaren arduradunak azaldu ditu Lapurdiko ballet ospetsuak abuztuaren 1ean eta 2an Victoria Eugenian emango duen ikuskizunaren nondik norakoak, prentsaurreko batean.

Chiapussoren hitzetan, Donostiara bertaratzen diren udatiarrak ez ohi dira antzezkizunetara joaten, “hizkuntzaren traba dela eta”. Horregatik, dantzako “pieza ikaragarria” sartu dute aurten, “bisitariak erakartzeko”.

Thierry Malandain Biarritzeko konpainiaren zuzendariak gogora ekarri duen bezala, balleta bigarrenez taularatuko dute Donostian, Victoria Eugenian bertan; izan ere, ekoizleetako bat da donostiar antzokia, eta 2009an bertan estreinatu zen.

Frantziar koreografoak azaldu duenez, ikuskizunak “Intxaur-hauskailua”, “Loti ederra” eta “Beltxargen aintzira” errusiar konposatzailearen suiteak ditu oinarri.

18 dantzarik osatzen duten ikuskizuna “oso argitsua” dela ere esan du Malandainek, eta osatzen duen zati bakoitzaren “oso ikuspegi pertsonala” ematen duela gaineratu du.

“Ederra eta Piztia”, EOSekin batera

Halaber, konpainia “Ederra eta Piztia” prestatzen diharduela esan du Malandainek. Versalleseko Operan estreinatuko dute lan hori, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera, eta bigarrenik Kursaalen taularatuko da, otsailaren 3 eta 4an, Donostia 2016ren programazioaren baitan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena