Itxi

kultura

Harper Collins argitaletxeak

'The Story of Kullervo', Tolkienen nobela bukatugabea, publikatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Finlandiar poesian oinarritutako narrazioa 22 urterekin hasi zuen John Ronald Reuel Tolkien idazleak. Hapless Kullervo botere bereziak dituen heroia da, eta zorigaiztoko patua du.

The Story of Kullervo John Ronald Reuel Tolkien (1892-1973) idazlearen nobela bukatugabea argitaratuko dute, The Telegrah egunkari britainiarrak zabaldu duenez. Obra independente bezala publikatu du nobela Harper Collins argitaletxeak.

22 urte zituela, Oxfordeko Unibertsitatean ikasle zela, finlandiar poesian oinarritutako narrazio epiko bat idazten hasi zen Tolkien. Hapless Kullervo botere bereziak dituen heroia da, baina zorigaiztoko patua du.

Inoiz bukatu ez zuen lan honek abiatu zuen Tolkienek fantasiazko sagak idazteko izan zuen zaletasuna. Horren ostean idatzi zituen Hobbita eta Eraztunen jauna obra ezagunak, besteak beste.

Testu hau duela bost urte inprimatuta agertu zen Tolkien Studies: Volume 7 izeneko obraren zati baten moduan. Abuztuaren 27an argitaratuko da osorik, eta obra independente bezala, Erresuma Batuan.

Kalevala poema epiko finlandiarrean inspiratu zen Tolkien The Story of Kullervo obra idazten hasteko.

"Nobela honek Untamo aztiaren etxean hazi zen gazte baten istorioa kontatzen du. Untamok gaztearen aita eta ama hil zituen. Gazte hau Kullervo da, eta bakarrik dagoen arren, bere arreba Wanonaren maitasuna du, eta Musti txakur beltzaren botereek babesten dute. Aztiak Kullervo esklabo moduan saldu zuenean, zin egin zuen mendeku hartuko ziola. Baina azkenean, mendekua hartzeko unean, zorigaiztoko patuari ezin zaiola ihes egin ikusiko du", Harper Collins argitaletxeak jakitera eman duenez.