Itxi

kultura

Euskal musika

Mexikar artista batek 'Txoria, txori' abestiaren egokitzapena egin du

eitb.eus

"YouTuben entzun nuen, Joan Baezek abestua, eta izugarri gustatu zitzaidan", azaldu du Sonia de los Santosek.

  • Sonia de los Santos mexikar abeslaria. Horren Facebookeko profilean hartutako argazkia

    Sonia de los Santos mexikar abeslaria. Horren Facebookeko profilean hartutako argazkia

Euskararen txokoa gero eta handiagoa da nazioarteko musikaren sektorean. Orain arte, Madonna ikusi dugu Kalakan taldearekin dantzatzen, The Kelly Family "Agur Jaunak" abesten… eta, orain, artista mexikar batek, Sonia de los Santosek, "Txoria, txori" Mikel Laboaren kantaren egokitzapen bat egin du, Mi viaje: De Nuevo Leon to the New York island diskoan.

"YouTuben entzun nuen, Joan Baezek abestua, eta izugarri gustatu zitzaidan", azaldu du, euskalkultura.com atarian egindako adierazpenetan.

[Entzun hemen Sonia de los Santos, "Txoria, txori" abesten]

Horren esanetan, Laboaren sendiak laguntza eman dio abestia moldatzeko: "Ander Caballerok [Eusko Jaurlaritzak New Yorken duen ordezkaria] erraztu zizkidan harremanak Laboaren familiarekin eta asko lagundu didate. Hasieran harritu egin zirela uste dut, haurrentzako musika egiten duen mexikar batek grabatu nahi zuelako abestia. Baina hasierako harridura pasata, ilusio handiz lagundu didate".

Sonia de los Santos mexikarra da eta ez daki euskara, baina lotura du Euskal Herriarekin. Izan ere, senarra bilbotarra da, eta bigarren abizena Bidegarai du. "Geure amaren familiaren aldetik, birraitona euskaldun bat dut. Ez dakigu zehazki nongoa zen, baina Euskal Herrikoa zela, bai”, kontatu du.