Itxi

kultura

Heriotza

Dominika Agergarai abeslari eta laborari zuberotarra hil da

EITB.EUS

Besteak beste, Azkorria gazta kooperatibaren sortzailea eta Urdiñarbeko Musika Egunaren antolatzailea zen.

Dominika Agergarai Olaso ezinenez ezaguna den abeslari, laborari eta irrati esatari zuberotarra zendu da, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.

Agergaraik 57 urte zituen, eta pertsona ezaguna eta maitatua zen, batez ere, Zuberoan.

Urdiñarben jaioa, Azkorria gazta kooperatibaren sortzailea izan zen. Musikari lotua eman du bizitza, Urdiñarbeko Musika Egunaren antolatzailea zen eta Zuberoako pastoraletan aritu da maiz.

Astelehenean, urriaren 19an, hil zen Agergarai. Haren aldeko hileta elizkizuna ostegunean egingo dute, 16:00etan, Urdiñarbeko elizan.