kultura
Bideo jokoak
"The Witcher", "Bloodborne" eta "Star Wars" jokoak faborito, F&S-n
Agentziak | Erredakzioa
"The Witcher 3: Wild Hunt", "Bloodborne" eta "Star Wars: Battlefront" bideo jokoek jaso dituzte izendapen gehien Bilboko jaialdiko sarietarako. Azaroaren 26tik abenduaren 1era egingo dute topaketa.
-
"The Witcher 3: Wild Hunt" joko eta diseinuaren atalean da hautagai
"The Witcher 3: Wild Hunt", "Bloodborne" eta "Star Wars: Battlefront" bideo jokoak urteko bideo jokorik onenaren sarirako hautagaiak dira Fun & Serious Game Festival Bilboko jaialdirako, “Metal Gear Solid V”, “Rise of the Tomb Raider” eta “Fallout 4”rekin batera, baita Joko Diseinurik onenenaren sarirako ere, “Halo 5” eta “Metal Gear Solid V”ekin batera.
Kiroletako bideo jokorik onenaren sailean, “FIFA 16”, “PES 2016” eta “NBA 2K16” lehiatuko dira”, eta, motorreko bide jokorik onenarenean, “Forza Motosport 6”, “Proyect cars” eta “F1 2016” izango dira nor baino nor gehiago. Lehiarako jokorik onena “Rainbox Six”, “Halo 5” edo “Heroes of the Storm” izango da.
Sari horiez gain, diseinu artistiko, gidoi, soinu banda, ideia original, bide joko berri eta, aurten lehenengoz, gaztelaniarako bikoizketa onenak ere saritzen ditu Bilboko jaialdiak.
Fun & Serious Game Festival azaroaren 26tik abenduaren 1era egingo dute, eta, aurten, Alexei Pajitnov “Tetris”en sortzaileari Bizkaia Saria emango diote, eta Tim Schafer “The Monkey Island” 25 urte betetzen dituen sagako Guybrush Threepwood pirataren sortzaileari, sari berezia.