Itxi

kultura

Hezkuntza

Sorbonako Unibertsitateak euskara eta euskal kultura sustatuko ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Parisko unibertsitate ospetsuak Euskal Ikasketen Programa bat eskainiko du otsailetik.

Sorbonako Unibertsitateak (Paris) eta Etxepare Institutuak bat egin dute, Frantzian euskara eta euskal kultura sustatzeko. Hain zuzen ere, Euskal Ikasketen Programa sortu dute, eta, horren baitan, hainbat ekimen egingo dituzte, hala nola euskal hizkuntzari buruzko "master class" bat, eta 80 Egunean filmaren emanaldia.

Ekimena otsailean abiatuko dute, eta Sorbonaren menpe dagoen SIAL Institutuan emango dituzte eskolak.

Gainera, programa horren baitan, Kimuak programako hainbat film labur eman dituzte gaur.

Sorbonak eta Etxepare Institutuak finantzatuko dute Euskal Ikasketen Programa, eta Euskadiko Filmategiak ere kolaboratuko du.