Itxi

kultura

Polemika Iruñean

Artelanak erakusketaren parte izaten jarraituko duela esan du Azconak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Joseba Asiron alkateak artelana kentzeko eskatu dio artistari.

1:25

Abel Azcona artistak aurreratu du Iruñean ikusgai den "Desenterrados" artelanak "jarraitu" egingo duela erakusketaren parte izaten, Joseba Asiron alkateak kentzeko deia egin badio ere.

"Lanak [erakusketaren parte izaten] jarraitu egingo du, eta erakusketak urtarrilaren 17a arte iraungo du", azaldu du, Twitterren idatzitako txio batean.

Ordu batzuk lehenago, Joseba Asiron (EH Bildu) alkateak lasaitasuna eskatu die polemikan nahasitako alde guztiei, eta artelana kentzeko deia egin dio Azconari.

Artelanak ostia sagaratuak erakusten ditu, "Pederastia" hitza osatzen.

Hori horrela, Asiron oso kritiko agertu da artelanarekin, eta hiriko bizikidetzarentzat ez dela ona iradoki du.

Prentsaurrekoan, alkateak azaldu du Kultura sailak baimendu egin zuela artelana, baina orri teknikoetan artistak ez zuela aipatu ostia sagaratuak erabiliko zituenik.

Bestalde, Azcona artelana kentzeko prest ez badago, udal gobernua erakusketa "baimendutako baldintzetan" gauzatzen saiatuko dela aurreratu du Asironek.