Publizitatea
Itxi

2015/12/02

10:05

kultura

Lauaxeta Saria 2015

Euskararen irakaskuntza berriaren aitzindariak sarituko ditu Bizkaiak

Agentziak | Erredakzioa

Joseba Arrieta Txertudik, Josu Meabe Mintegik eta, hil ostean, Sabin Zubiri eta Josune Cearra senar-emazteek, jasoko dute Foru Aldundiak urtero ematen duen saria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaian euskarazko irakaskuntzaren aldeko mugimendu berriaren aitzindariak izan zirenak nabarmendu nahi izan ditu aurten Bizkaiko Foru Aldundiak 2015eko Ohorezko Lauaxeta Saria emanda. Zehazki, Joseba Arrieta Txertudik, Josu Meabe Mintegik eta, hil ostean, Sabin Zubiri eta Josune Cearra senar-emazteek, jasoko dute, euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan egin duten guztiagatik.

Golardoak Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Lorea Bilbao Euskara eta Kultura foru diputatuak banatuko dituzte gaur, abenduaren 2an, 12:00etan, Bizkaiko Foru Jauregian, Bilbon, Elena Unzueta foru erakundeko bozeramaileak iragarri duenez.

Lauxeta Poesia Sariak, berriz, Jon Gerediagak ("Argia, lurra, zuhaitza eta zerua" lanagatik) eta Beatriz Txibitek ("Metro" lanagatik) jasoko dituzte, eta, azkenik, Joseba Gorordok Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria jasoko du, "Sabino Aranaren begiak" dokumentalagatik.

Lauaxeta Sariak Bizkaian euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioaren aldeko ahaleginetan nabarmendu diren pertsonei edo taldeei eskerrak emateko modu bat dira, bai eta egin duten lana jendaurrean aintzatestekoa ere.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;