Itxi

kultura

Esto no es Rock Radical Vasco

La Polla, Eskorbuto eta Kortatu taldeen omenezko kontzertua, Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

“Esto no es Rock Radical Vasco” kontzertu-birak geldialdia egingo du Bilboko Santana 27 aretoan, apirilaren 9an.

La Polla, Eskorbuto eta Kortatu taldeen omenezko kontzertua egingo dute Bilbon, apirilaren 9an. Izan ere, “Esto no es Rock Radical Vasco” kontzertu-birak talde horien abesti ezagunenak gogoratzea du helburu.

Horretarako, Hijos de tu Iglesia (La Polla), Los demenciales acelerados (Eskorbuto) eta Aizu! (Kortatu) taldeak igoko dira oholtza gainera, Bilboko Santana 27 aretoan. Zuzeneko emanaldia emateaz gain, diskoetako portadak, kartelak edota 80. hamarkadako euskal gizartearen inguruko irudiak erakutsiko dituzte.

Euskal Herriko Rock Erradikala, musika estilo desberdinak biltzen zituen mugimendua izan zen. “Esto no es Rock Radical Vasco” ekimenak euskal talde historikoak omenduko ditu, mugimendua sortu eta 30 urte beranduago.

Kontzertu-bira urrian abiatu zen eta dagoeneko Gasteiz, Iruñea eta Donostia bisitatu ditu.