Itxi

kultura

NAFARROA

Abel Azcona deklaratzera deitu du epaileak, Iruñeko erakusketagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ostia sagaratu batzuekin 'pederastia' hitza idatzi zuen artistak, iaz, Nafarroako hiriburuan jarritako erakusketa batean.

Abel Azcona artista deklaratzera deitu du Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile titularrak. Otsailaren 25erako jarri dio hitzordua, 09:30erako. Iruñean iazko azaroan jarritako 'Desenterrados' erakusketaren harira eman beharko ditu azalpenak Azconak. Bertan, besteak beste, 242 ostia sagaratu erabili zituen 'pederastia' hitza idazteko. Hori dela eta, Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak artistaren aurkako kereila aurkeztu zuen, profanazio delitua egon zelakoan.

MAM-eko argazkia: azcona_

Ikertu modura deklaratuko du, ez inputatu gisa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak argitu duenez.

Gerra Zibilean fusilatutakoen inguruan eraikitako erakusketa da 'Desenterrados', eta material ezberdinekin egindako artelanak erabiltzen ditu Azconak bertan, bere hitzetan, "norberaren eta besteen sufrimenduaz gogoeta egiteko".

Erakusketak hautsak harrotu zituen, 'pederastia' hitza idazteko ostia sagaratuak erabiltzeagatik.