kultura
Aurkikuntza
Juan Sebastian Elkanoren jatorrizko zortzi dokumentu aurkitu dituzte
Agentziak | Erredakzioa
Laurgain dorreko artxiboan aurkitu zituzten paperak, Aian, duela hainbat hilabete.
-
Erakundeetako hainbat ordezkarik aurkeztu zuten aurkikuntza
Gipuzkoako dorretxe zahar batean duela hainbat hilabete egindako garbiketa batek Juan Sebastian Elkanoren zortzi dokumentu atera ditu argitara. Adituek galdutzat zituzten dokumentuok.
Iñigo Urkullu lehendakariak eman du aurkikuntzaren berri bart, Balenciaga museoak bere jaioterrian (Getaria) gipuzkoar itsasgizonari eskaini dion erakusketara egindako bisitan.
Urkulluk azaldu duenez, dokumenturik garrantzitsuena Elkanok 1522an Espainiako Gortera bidalitako eskuizkribua da. Sanlucar de Barramedatik igorri zuen, munduari bira eman eta gero.
Lehendakariaren arabera, “aurkikuntza zoragarria” duela hainbat hilabete egin zuten, Euskadiko Artxibo Historikoko kideak Laurgain Aiako dorretxeko artxiboa atontzen ari zirela.
Hain zuzen ere, Martin Fernandez de Navarrete historialariak aipatu zituenetik galdutzat emanda egon diren zortzi dokumentu agertu ziren. Vargas Ponce itsasgizonak duela 200 urte egindako kopia batzuen kontura soilik zegoen horien berri.
Behin benetakotasuna egiaztatuta, gutuna eta jatorrizko dokumentazioa Getarian ikusgai jarriko dituzte, Elkanok Lurrari emandako lehen biraren bosgarren urteurrenaren kariaz Getarian egingo duten erakusketan.