Itxi

kultura

Gipuzkoa

Zumaia eta flyscha, 'Game of Thrones' telesailaren agertokiak

eitb.eus

'Gara' egunkariak azaldu duenez, irailean has daitezke filmatzen. HBOren produktorea ostatuak eta pabiloiak bilatzen ari da dagoeneko.

  • Zumaiako flyscha (Gipuzkoa). Artxiboko irudia: EiTB

    Zumaiako flyscha (Gipuzkoa). Artxiboko irudia: EiTB

Game of Thrones azken hamarkadako telesail arrakastatsuenaren seigarren denboraldia amaitu da eta HBO telebista denboraldi berria grabatzeko kokalekuen bila ari da jadanik.

Gara egunkariak jakitera eman duenez, nahiz eta HBO telesailaren sortzaileak filmatzearen tokiak sekretupean mantendu, Itzurungo flyschak (Zumaia, Gipuzkoa) Game of Thrones-eko unibertsoarekin bat egingo du. Inork ez du oraindik ofizialki baieztatu, baina garrantzia handiko albistea izan liteke eskualdearentzat. Gara-k ziurtatu duenez, albistea laster baieztatuko dute.

Egunkariak azaldu duenez, irailean has daitezke filmatzen. Fresco Film Service HBOren produktorea ostatuak eta pabiloiak bilatzen ari da dagoeneko.

Game of Thrones-ek Euskal Herriko txoko bat aukeratzen duen lehen aldia ez da. Errege Bardea Europako mapa turistikoan kokatuko zuen, 2015eko irailaren 20tik 25era seigarren denboraldia grabatu baitzuen Nafarroako natur parke horretan.

Bardeako Parke Naturalaren inguruko herrietan 300dik gora pertsona, telesailaren talde teknikokoak, filmatzea hasi baino lehen hartu zituzten.

Filmatzeko lanak ikusmin handia piztu zuen bertako herritarren artean. Bardean gertatu bezala, telesailean agertu ostean Zumaiara turista gehiago etortzea litekeena da.

Deskarga marka

Inoizko telesail onenetakotzat dute Game of Thrones, George R.R. Martinen fantasia generoko A song of Ice and Fire best seller famatuetan oinarritutakoa. Urrezko Globoa eta 15 Emmy sari jaso ditu, eta horren bosgarren denboraldia 170 herrialdetan eman dute.

Legez kanpo gehien deskargatu den telesaila izan da hirugarren urtez jarraian; izan ere, TorrentFreak.com webgunearen arabera, 8,1 milioi aldiz deskargatu zuten 2014an.

 

 

MAPA OSORIK