Itxi

Zinema

Telesaila bukatu eta gero

'Game Of Thrones' telesaila zinemara iritsiko da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

George R.R. Martin idazleak baieztatu duenez, telesaila bukatu eta gero egingo dute filma, baina berak ez du parte hartuko proiektuan.

1:03

"Game Of Thrones" telesaila zinemara iritsiko da, George R.R. Martin liburuen idazleak Daily Star egunkarian baieztatu duenez.

Martinek gidoilari gisa lan egin du hainbat telesailaren hainbat ataletan, baina argi utzi du ez duela filmean parte hartuko, sagaren azken liburuak idazten ari baita.

Oraingoz ez dago argi noiz egingo duten filma, baina telesaila bukatu eta gero izango da, betiere.

Ekoizpen arlotik aurreratu dutenez, baliteke filmaren istorioa telesailaren aurretik girotuta egotea. Ned Stark ikusiko ote dugu Aerys Targaryen erregearen aurka borroka egiten?

Egun, "Game Of Thrones" telesailaren seigarren denboraldia filmatzen ari dira. Joan den astean Bardean (Nafarroa) izan ziren.