Itxi

kultura

Mendeurrena

Santimamiñeko kobazuloaren aurkikuntzak 100 urte bete ditu

eitb.eus

Horren ildotik, Aldundiak hainbat ekitaldi antolatu ditu astebururako.

2:11

Bizkaiko Aldundiak hainbat ekitaldi antolatu ditu asteburu honetarako, Santimamiñeko kobazuloaren (Bizkaia) aurkikuntzaren mendeurrena ospatzeko.

Horren ildotik, larunbatean zinema emanaldia eta bisita gidatuak eskainiko dituzte kobazuloaren barruan. Gainera, umeentzako jolasak ere izango dira, eta sua nola egin irakasteko erakustaldi bat.

21:15ean, kobara igoera bat egingo dute, zuziekin, eta, 21:30ean, musika kontzertua.

Igandean, gainera, umeentzako tailer bat eskainiko dute, musika instrumentuak birziklatzen ikas dezaten.