Itxi

kultura

Golardoa

Sari bana bi euskal liburutegirentzat, kalitate handikoak izateagatik

eitb.eus

Kultura Ministerioak emandako saria da, eta Bilboko Joker Comics eta Iruñeako Auzolan liburutegiek jaso dute.

  • Bilboko Joker Comics izeneko denda. Argazkia: Joker Comics

    Bilboko Joker Comics izeneko denda. Argazkia: Joker Comics

Kultura Ministerioak sustatutako Liburutegien Kalitate-Zigiluaren Zertifikazio Batzordeak saria sortu zuen 2015ean, "Kalitatezko Liburutegiak programak ezarritako baldintzak" betetzen dituzten liburutegiak saritzeko, "liburutegiak kulturgune bihur daitezen, erabiltzaileek esperientzia onez goza dezaten".

2016ko uztailera arte, soilik 28 liburutegik jaso dute saria Estatu osoan, eta horien artean Euskal Herriko bi daude. Zigilua jaso duen azkena Bilboko Joker Comics izan da, izenak adierazten duenez komikiak saltzen ditu.

Liburutegiak berak zabaldu duenez, EAEn saria jaso duen lehen liburutegia da eta, gainera, lehen komiki denda izan da Estatu osoan: "ilusioz bete gaitu Euskadiko lehena izan garelako, eta komikietan espezializatutako lehena".

Era berean, eta Bilbokoak jaso baino lehen, aurtengo martxoan Iruñeako Auzolan liburutegiak jaso zuen. Bertan, bisitariak "edozein adienetarako literatura aurki dezake".