kultura
Haur literatura
Itziar Zubizarreta: "Bizitzen ikasteko balio dute ipuinek"
40 urte baino gehiagoko eskarmentua du Itziar Zubizarretak hezkuntzan eta haur literatura hezkuntzan modu sistematikoan lantzeko proposamena egin du
-
26:05 min



Tipitaki, aho-korapilo, igarkizun, kantu, poema, ipuin edo album ilustratuek haurren garapen emozional eta intelektualean duten eragina ikertu du Itziar Zubizarretak hainbat urtez. Haurrei literatura ematearen onurez aritu zaigu. Eta kontatu digu, adibidez, nola ahozko jolasek berebiziko inportantzia duten haurrek hizkuntzaren formak berenganatu ditzaten, eta nola ipuinei esker arreta gaitasuna eta ulermena zorroztu daitezkeen. Kontu hauek denak kontatu dizkigu Itziar Zubizarretak Amaraunan, eta ipuin bat ere kontatu digu.