Itxi

kultura

Umorea

Miren Agur Meabe eta Elvira Lindo, Ja! Bilbaon ostegunean

eitb.eus

Elvira Lindok bere azken liburuan oinarritutako bakarrizketa estreinatuko du Bilbon, eta Miren Agur Meabek “Trikitixa eta poesixa” ikuskizuna eskainiko du Kepa Junkerarekin batera.

  • Miren Agur Meabe Kepa Junkerarekin batera arituko da, 20:00etatik aurrera

    Miren Agur Meabe Kepa Junkerarekin batera arituko da, 20:00etatik aurrera

Ja! Bilbao jaialdiaren VII. edizioak Elvira Lindo idazle, kazetari eta gidoilaria eta Miren Agur Meabek eta Kepa Junkerak osatutako bikotea jasoko ditu gaur, osteguna.

19:00etatik aurrera, idazle espainiarra bakarlari gisa arituko da, ‘Una mujer inconveniente’ izenburupean, ‘atsegin ez duguna barneratzeko dugun ahalmenaz’ eta zuzentasunaren integristek eta ‘mindutakoen legioak” egiten duten presioaz hizketan, BBK Salan.

Sarrera librea da, baina gonbidapena beharko da. Hain zuzen ere, aretoan bertan jaso ahalko da, 11:00ak 14:00ak bitartean eta 16:30etik aurrera. Bakarrizketa amaitutakoan, Elvira Lindok bere liburuaren aleak sinatuko ditu.

“Trikitixa eta poesixa”

Ordubete geroago, arratsaldeko zortzietan, musikaren eta literaturaren arteko topaketa bitxiaren txanda izango da, Kepa Junkera musikariaren eta Miren Agur Meabe idazlearen eskutik. Umorea erakusten duen errezitaldi bitxia eskainiko dute: ‘Trikitixa eta poesixa’, egileek eurek “bihurrikeria liriko-musikal” gisa definitu duten ikuskizuna. Sarrera librea izango da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo berriak