Publizitatea
Itxi

2016/10/26

12:31

kultura

Digitalizazioa

Ekaingo haitzuloa, pantailaren bestaldean

eitb.eus

Debako harpearen barnealdea digitalizatzeko lanak egin ditu Jaurlaritzak. Paleolitoko labar-artearen eredu gailenetako batzuk detaile handiz ikusi ahalko dira orain.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak Ekaingo haitzuloaren barnealdea digitalizatzeko lanak egin ditu, Deban. UNESCOk 2008an Munduko Ondare izendatu zuen haitzuloa ezagutu nahi duen ororentzat ikusgai egongo da, beraz, aurrerantzean. Artelanak digitalizatzen munduan erreferentziazkoa den Madpixel enpresarekin elkarlanean egin dituzte lanok.

Haitzuloa bisitarientzat itxita dago 1969. urteaz geroztik, eta, Ekainberri izeneko erreplika bisitatu ahal bada ere, jatorrizko arte altxorrak, orain dela 14.000 urte inguru margotutakoak, ezin izan dira bisitatu gaur arte.

Orain, haitzuloko margolanen bertsio digitala egin eta ondare hori ezagutarazteko eta, horrela, ikusleen esku jartzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak artelana digitalizatzeko ardura hartu du. Horretarako, bereizmen handiko irudiak hartu dituzte, Estatuan aitzindari izan den digitalizazio proiektu batean.

Aplikazioa eta webgunea

Lan hori guztiori herritarren esku jarri dute orain, smartphone eta tabletetarako aplikazio baten (iOS eta Android) eta webgune baten bidez. Aplikazioa eta weba lau hizkuntzatan egongo dira erabilgarri: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Ondarea gizarteratzea

Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak azaldu duenez, “aplikazio berri honen helburua da euskal labar-artean dugun altxorrik handienetako bat jendearen esku uztea. Hau da Euskal Herriko haitzuloetako altxor paleolitikoaren zabalkunde digitalerako lehen pausoa”.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;