Itxi

kultura

Iruñean

Pamplona Negrak 'krimenaren erradiografia' egingo du urtarrilean

Agentziak | Erredakzioa

Jaialdiaren hirugarren edizioak Victor Del Arbol, Dolores Redondo, Carlos Zanon eta Felix Viscarret eramango ditu Baluartera, besteak beste.

  • "Vientos de La Habana" Felix Viscarreten lana erakutsiko dute

    "Vientos de La Habana" Felix Viscarreten lana erakutsiko dute

Baluartek Pamplona Negra hartuko du berriz, urtarrilaren 17tik 21era, genero beltzeko idazleen (eleberrigileak eta gidoigileak) eta publikoaren arteko topaketa.

Hirugarren edizio honetan, Iruñeko entzunaretoa “espainiar eleberri eta zinema beltzaren erreferentziazko jaialdiaren” egoitza izango da, Carlos Bassas Pamplona Negrako sormen zuzendariak aurkezpenean azaldu duenez.

Generoaren Estatu mailako idazle ezagunenetako batzuek hartuko dute parte bertan, hala nola Victor del Arbolek (Nadal saria), Dolores Redondok (Planeta saria), Rosa Ribasek, Carlos Zanonek (Hammett saria), Felix G. Modroñok (Ateneo de Sevilla saria), Ignacio el Vallek, Juan Labordak, Reyes Calderonek, Rafa Melerok eta Pere Cervantesek.

Pamplona Negra: Radiografía del crimen jaialdiaren programan gai asko bildu dituzte: hitzaldiak; mahai inguruak; “El crimen a escena” saila, zeinetan ikertzaile pribatuen lanari, gaizkileen jarrera kriminalaren analisi psikologikoari eta telebista saioetan gai zientifikoak jorratzeko dituzten moduei begiratuko baitiete; Carlos Zanonek gidatuko duen Eleberri Beltzaren Ikastegia; eta umeei zuzendutako Polizia Zientifikoaren Tailerra.

Halaber, Espainiar Zinemaren Zikloa ere egingo dute, eta, bertan, besteak beste, “Vientos de La Habana” Felix Viscarret iruindarrak Leonardo Paruda idazlearen unibertsoan oinarrituta zuzendutako filma emango dute. Viscarretek, gainera, jendaurrean aurkeztuko du.