Itxi

kultura

2017ko maiatzaren 30ean

Ostiralean jarriko dira salgai Guns N’ Roses-en kontzerturako sarrerak

Agentziak | Erredakzioa

Bilbon, Europako biraren bigarren kontzertua emango dute. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Guns N' Roses taldeak San Mames futbol estadioan (Bilbo) emango duen kontzerturako sarrerak ostiral honetan, abenduak 9, jarriko dituzte salgai, 10:00etan. Sarrerak www.lasttour.net eta www.gnr.bilbao.com webguneetan eskuratu ahal izango dira eta 60-160 euroan jarriko dituzte salgai. Halaber, emanaldiak 7,5 milioi euroko ekarpena izatea espero dute antolatzaileek. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Talde estatubatuarrak San Mamesen emango duen kontzertuaren berri eman dute astelehen honetan Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak eta Alfonso Santiago Last Tour Internationaleko arduradunak.

Talde estatubatuarrak Bilbon abiatuko du Europako hainbat herrialde harrapatuko dituen birari. Rose eta Slash abeslarien taldeak San Mamesen joko du 2017ko maiatzaren 30ean. Halaber, ekainaren 4an Madrilgo Vicente Calderon futbol estadioan eskainiko dute emanaldia.

Harmaila erdialdeko sarrerak 60-120 euroan jarriko dituzte salgai; pistakoak, 75 euroan, eta golden circle izenaz ezagutzen direnak, 181 euroan.

ak, 181 euroan.

ak, 181 euroan.

ak, 181 euroan.