Itxi

2017/01/27

16:31

kultura

Hiriartea

Iruñeko Ziutadela kultura garaikideko zentro bat izango da

Agentziak | Erredakzioa

Ziutadelak Hiriartea izena hartuko du, eta arte plastikoak erakutsi eta sutatzeko zentroa, artea herritarrei gerturatzeko topagunea eta sormen espazioa izango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iruñeko Udalak Hiriartea, Ziutadelan kultura garaikideko zentroa egiteko proiektua, aurkeztu du gaur, urtarrilak 27. “Topagune ireki bat" izango da, "gozatzeko eta ikasteko" balioko duena, sorkuntza zentro transdiziplinarretan oinarritutakoa.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Maider Beloki Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirol zinegotziak eta Maitena Muruzabal Kultura zuzendariak prentsaurrekoa egin dute gaur, ostiralarekin, aurkezteko “Iruñea etorkizunera eta benetako arte hiria izatera bultzatuko duen motorea”.

Asironen esanetan, bere kultur politika “gertuko, ireki, sortzaile eta kalitatezkoaren” eredu izango da Hiriartean. Belokik, bestalde, Hiriartearen hiru ildo estrategikoak azaldu ditu: erakusketak; herritarrentzako topagunea, pentsamendua eta hausnarketa; eta sortze lanak.

Horrela, Ziutadela “nazioarteko eta bertoko artisten lan plastikoak erakusteko eta zabaltzeko espazioa” izango da, eta bertoko sortzaileen lanak bultzatuko ditu. Gainera, “hausnarketa eta artelanen inguruko pentsamenduak erraztuko dituen espazio askotarikoa” izango da, baita “herritarren topagunea eta kultura garaikidea denetarik publikoei helarazteko gunea” ere.

Azkenik, “artelanak osatzeko eta horien inguruan ikertzeko sormen gune partekatua izango da”.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Iruñeko bideoak
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;