Itxi

kultura

Antzerkia

Mikro-antzerkia hedatu egin da Donostian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gipuzkoako hiriburuak teatro txikiaren aldeko apustu berri bat egin du La Farandula lokalaren hasierarekin.

  • La Farandula lokalaren aurkezpena. Argazkia: Facebook La Farandula

    La Farandula lokalaren aurkezpena. Argazkia: Facebook La Farandula

Donostiak mikro-antzerkia eskaintzeko lokal berri bat izango du ostegun honetatik, La Farandula Microteatro taberna inauguratuko baitute. Bertan, formatu txikiko antzezlanak eskainiko dituzte, pertsona gutxirentzat.

Ekimenaren sustatzaileak Oscar Terol aktorea, Michel Ramos Ocariz pintorea eta Jon Sagarzazu diseinatzaile grafikoa dira, eta Amaia Lizarralde aktoreak ere kolaboratu du.

Horrela, mikro-antzerkia eskaintza zabalduko du Gipuzkoako hiriburuak, horren moduko antzerkia Madrilekin, Bartzelonarekin, Sevillarekin, Valentziarekin eta Latinoamerikako hainbat hiriren sarearekin bat eginda.

Mikro-antzerkia Madrilen jaio zen 2009an, Microteatro por Dinero lokalarekin, eta orain errealitate bihurtuko da Egia auzoan, Tabakaleratik gertu.

Bertan, 15 minutuko antzezlanak eskainiko dituzte, 20 pertsonarentzat gehienez.

Egunean 30 emanaldi eskainiko dituzte, hau da, bost antzezlan bakoitzeko. Oraingoz, komediaren alde egin dute, baina ez dute baztertzen genero gehiagora zabaltzea eskaintza. 4,5 eurokoa izango da prezioa.

La Farandula, gainera, ekoizlea ere izango da, euskal artisten lanak sustatuko baitu.

Orotara hiru areto izango ditu, 20 metro karratukoak, "Madrilgoak baino handiagoak, donostiarroi eroso egotea gustatzen zaigulako", adierazi du Terorek.