Publizitatea
Itxi

2017/05/17

12:51

kultura

Bigarren edizioa

Dantza garaikideko hamabost ikuskizun Nafarroan, ekainaren 3ra arte

eitb.eus

Dantza Garaikidearen Nafarroako Jaialdia bederatzi udalerritako antzerki eta eremu publikoetara iritsiko da bere bigarren edizioan.

  • "Extraños mares arden" Noainen ikusi ahalko da, maiatzaren 26an. Argazkia: Alessia Bombaci.

    "Extraños mares arden" Noainen ikusi ahalko da, maiatzaren 26an. Argazkia: Alessia Bombaci.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

DNA Dantza Garaikidearen Nafarroako Jaialdia bueltan izango da maiatzaren 20tik 3ra, joan zen udazkenean lehen edizioa egin eta gero. Oraingoan, Isabel Ferreira izango da ekimenaren zuzendari artistikoa, lehenengoz.

Bi astez, DNAk hogeita hamar emankizun eskainiko ditu, hamabost ikuskizun tartean, Nafarroako bederatzi udalerritako antzoki eta eremu publikoetan: Iruñea, Barañain, Uharte, Noain, Atarrabia, Lesaka, Agoitz, Altsasu eta Tutera.

Programazioa diseinatzeko orduan, dibertsitatea hartu dute ardatz, eta dantza beste hainbat esparrurekin nahasiko dute, hala nola zinema (“Womb” Gilles Jobinena eta “Oskara Plazara” de Kukai Dantzarena), arte plastikoak, eskultura, performancea, kale okupazioak… eta fisika kuantikoa! (“Força Forte”, Gilles Jobinena).

DNAk nazioarteko hainbat proposamen aurkeztuko ditu, Iberoamerika, Afrika, Asia, Europa eta AEBtik etorritakoak, eta ardatz tematikoak komunitate, ekopolitika eta etorkizun kontzeptuak izango dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;