Itxi

kultura

Opera txikia

Senperenak eta Berriok Sorozabalen eta Barojaren lana berreskuratu dute

N.V. | eitb.eus

Joserra Senperenak eta Rafael Berriok “Adiós a la Bohemia” Pablo Sorozabalek 1933an konposatu eta Pio Barojaren testuak dituen opera txikiaren bertsio bat grabatu dute disko batean.

1:36

Joserra Senperena eta Rafael Berrio donostiar musikariek Adiós a la Bohemia Pablo Sorozabalek Barojaren testuarekin 1933an konposatutako opera txikia berrikusi, eta disko berri baterako interpretatu dute. Sorozabalen doinuei eta Barojaren hitzei ukitu “garaikidea” eman diete musikariok, beren eremura eramanda.

Artista askoren laguntza izan dute proiektuan Sorozabalek eta Berriok, besteak beste Angela Molinarena, Antonio Bartrina Malevaje-rena, Josean Bengoetxearena, Eusebio Poncelaren, Miren Izarena (Tulsa), Rafa Ruedarena eta Pettirena.

Diskoa, gainera, zuzenean aurkeztuko dute Victoria Eugenia Donostiako antzokian, ekainaren 25ean, igandearekin, 20:00etatik aurrera, artista hauek guztiek: Joserra Senperena (pianoa); Rafael Berrio (Ramón); Angela Molina (Trini); Antonio Bartrina Malevaje (eskalea); Josean Bengoetxea (Heraldo); Miren Iza Tulsa eta Alondra Bentley (prostituten abesbatza); eta Rafa Rueda eta Petti (margolarien abesbatza).

ien abesbatza).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Donostia