Itxi

kultura

Donostia

Umorea eta musika, arte eszenikoen eskaintzan, Donostian

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoako hiriburuak 21 ikuskizunen 97 emanaldi eskainiko ditu hurrengo bi hilabete eta erdian.

  • "Ez Dok Hiru" irailean ikusi ahalko da Donostian. Argazkia: Guillermo Casas.

    "Ez Dok Hiru" irailean ikusi ahalko da Donostian. Argazkia: Guillermo Casas.

Denetariko komediak eta musika izango dira protagonistak aurtengo udan Donostian, arte eszenikoen eskaintzan. Bi hil eta erdian, 21 ikuskizunen 97 emanaldi izango dira Gipuzkoako hiriburuan.

Udan, euskarazko hiru ikuskizun programatuko dituzte, besteak beste, “Etxeko saltsak” Aitziber Garmendia eta Ane Gabarain aktoreek Antzoki Zaharrean abuztuaren 18tik 20ra taularatuko duten ikuskizuna.

Gainera, “Ez Dok Hiru” Patxo Telleriaren eta Mikel Martinezen ikuskizuna, Euskal Herriko musikaren historiaren errepaso “ironiko, absurdo eta jostagarria”, Victoria Eugenia antzokira iritsiko da irailaren 5ean eta 6an.

Azkenik, “Hozkailua” Ander Lipus eta Patricia Urrutia protagonista dituen drama uztailaren 13tik 15era ikusi ahalko da Donostian, Victoria Eugenia Club aretoan.

Guztira, 120 aktore igaroko dira donostiar agertokietatik, hala nola Silvia Marso, Melani Olivares, Lolita Flores, Tete Delgado, Maria Luisa Merlo, Rafael Alvarez "El Brujo", Arturo Fernandez, Carlos Sobera, Luis Merlo, Antonio Molero, Pablo Carbonell, Fele Martinez, Gabino Diego, Fernando Tejero…

Musikaren aldetik, Mayumana konpainiak “Rumba” eskainiko du uztailaren 1ean eta 2an; Yllanak eta Primital Brothersek, “The Primitals”, irailaren 16an eta 17an; eta Golden Apple Quartetek, “Mundo intrépido”, irailaren 12an eta 13an.

12an eta 13an.