kultura
FesTVal: agenda
Ekitaldiz betetako asteburua
J.Xemein
Asteburu honetan, besteak beste, 'Los pilares de la tierra', 'True Blood' eta 'Patito Feo' estreinatuko dira.
FesTVala larunbatean topaketa kultural batekin hasiko da Antena 3 Films-en zuzendaria eta International Academy of Television Arts & Sciences-en presidentea den Mikel Lejarzaren eskutik. José Ramón Díez Unzueta kazetari arabarra izango da topaketa gidatuko duena. Ekitaldia Goiuri Jauregian izango da goizeko 12etatik aurrera. Sarrera librea izango da, lekuak bete arte.
17:30etan txikienek "Los Lunnis" haurrentzako emanaldiaz gozatu ahal izango dute, Guridi zinema aretoetan. Sarrerak FesTVal-aren egoitzan, Dato kalean, eskuratu daitezke 6 euroengatik.
20:30etan, FesTValaren itxiera ekitaldia ospatuko da Principal Antzokian. Ekitaldia hasi baino lehen alfonbra gorritik, besteak beste, Jesús Vázquez, Eduard Punset, el Gran Wyoming, Jon Sistiaga eta Julia Otero igaroko dira.
Igandea, estreinaldi internazionalen eguna
Igandean Guridi zinema aretoek ekitaldi guztiak bilduko dituzte. 12:00etan, "Patito feo" haurrentzako telesaila estreinatuko da, 16:00etan "Damage" telesailaren hirugarren denboraldiko lehen kapitulua eta 17:30etan, "True Blood" telesailaren hirugarren denboraldiaren lehenengo eta bigarren kapituluak.
Ondoren, 19:30etan, "El Rubicón" telesailaren txanda izango da. Bukatzeko, "Los pilares de la tierra" estreinatuko da eta bertara, Ian Mc Shane, telesailaren protagonistetariko bat hurbilduko da.
Larunbatean zein igandean, goizeko 10etan, 3D edukiak proiektatuko dira. Canal Plus-ek Andre Maria Zuriaren plazan jarri duen karpan.