Itxi

kultura

78. edizioa

Hamahiru hitzordu, Donostiako Musika Hamabostaldia abiatzeko

eitb.eus

Udako zikloaren hirurogeita hamazortzigarren edizioak, besteak beste, “Carmen” ikuskizuna erakutsiko du gaur, asteartearekin, Victor Ullateren balletaren eskutik, Lucia Lacarra protagonista dela.

  • Lacarra da "Carmen"en protagonista

    Lacarra da "Carmen"en protagonista

Donostiako Musika Hamabostaldiak hirurogeita hamazortzigarren edizioa abiatuko du gaur, eta hamahiru ikuskizun zabalduko dituzte lehen jardunaldi honetan hirian zehar. Kalean biziko da Hamabostaldia, Grosen, Erdialdean, Antiguan, Amaran, Parte Zaharrean eta Intxaurrondon.

Lehen jardunaldiko protagonistak izango dira Maushaus, Messing Boskotea, Arima Boskotea, Kup taldea, Kresala eta Easo Schola. Gainera, Kursaaleko auditoriumeko programazioa zabaltzeko, Victor Ullateren balletaren “Carmen”en bertsioa prestatu dute.

Lucia Lacarra zumaiarra da lan horretako dantzari nagusia, eta 20:00etan taularatuko dute. Sarrerak agortuta daude.

Hamabostaldi Solidarioak Sanitas Miramon eta Villa Sacramento egoitzetara eramango du musika, baita Caritasen aterpetxera ere.

Hurrengo hitzorduei dagokienez, hilaren 3an, EiTBrekin lankidetzan, BBC Philharmonic Orchestrak Elgarren azken obra handia aurkeztuko du, Juanjo Menaren gidaritzapean, eta bakarlaria Asier Polo biolontxelo-jotzailea dela.