kultura
Zinema
'80 egunean' nazioarteko jaialdien zirkuituan
Arkaitz Villar
Erredakzioa
Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak egindako filma atzerriko kritika eta publikoaren oniritzia jasotzen ari da.
Donostiako Gisa Eskubideen jaialdian hasi zuen 80 egunean pelikulak zine jaialdietako zirkuitua. Ordutik,&' || 'nbsp; publiko eta kritikaren oniritzia jaso du eta ondorioz uztailean egin zuten Karlovy Vary jaialdi txekiarrean parte hartu zuen. Hor egin zuen gainera nazioarteko zine jaialdietako zirkuitora jauzia.
Abuztuan Montrealgo nazioarteko zinemaldiko Focus on the World sailean lehiatu zen eta joan den astean jakin genuen urrian London Film Festival jaialdian emango dutela.
Albiste onak ez dira hor amaitu, Moriarti ekoiztetxearen blogaren bitartez jakin dugunez, datozen hilabeteetan nazioarteko jaialdi ezberdinetan erakutsiko dute. Besteak beste, Filmest Hamburg (Alemania), Chicago International film festival (USA)., Film by the Sea - Vlissingen (Holanda), Film festival Ghent (Bélgica), International Film Festival “2 in 1¿ Moscow (Rusia), Meziprata Queer Film Festival - Praga (Rep. Checa), Hamburg Int. Queer Film Festival (Alemania), Reykjavik International Film Festival (Islandia), Mumbai Film Festival (India), Cleveland International Film Festival (USA) eta Filmfest DC – Washington (USA) jaialdietan erakutsiko dute.
Sentimendu kontrajarriei buruzko filma
Bi emakumeren istorioan oinarritzen da 80 egunean; Axun(Itziar Aizpuru), 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzerajoango da ospitalera. Bere ezustekoan, ondoko gaixoa zaintzen duenemakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ezduena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko duteberehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun Maitelesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduei aurre egin beharkodie Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?