Itxi

kultura

'Dantza zoroan'

Dantza garaikideko zazpi ikuskizun Iruñean, ostiral-larunbatetan

Agentziak | Erredakzioa

Emanaldiak 20:00etan hasiko dira bi egunetan, eta Harresietako Jaialdiaren programazioari dagozkio.

  • Helena Izarik eta Laida Aldazek 'Kirolak' ikuskizuna erakutsiko dute

    Helena Izarik eta Laida Aldazek 'Kirolak' ikuskizuna erakutsiko dute

“Dantza Zoroan” jaialdiaren bigarren edizioak dantza garaikideko zazpi ikuskizun eskainiko ditu, bertoko, Estatuko beste lurralde batzuetako eta nazioarteko hainbat konpainiaren (Kroazia, Erresuma Batua eta Belgika) eskutik. Ostiralean, abuztuak 11, eta larunbatean, hilak 12, izango da, Iruñeko harresian, Zaldi Zuritik Labriten Bastioiraino.

Emanaldiok Harresien Jaialdiari dagozkio, eta 20:00etan hasiko dira, sarrera doan dela, Zaldi Zuriaren ondoan. Parkour talde batek gidatuko du publikoa 15 bat minutuko dantza emanaldiak hartuko dituzten agertokietan zehar.

Harresietako Jaialdia abuztuaren 3tik 23ra izango da, eta hogeita hamar bat ikuskizun egingo dituzte guztira: kontzertuak, zirkua, dantza, bisita gidatuak…

‘Dantza zoroan’ Carmen Larrazen dantza konpainiak bultzatzen duen jaialdiak ostiralerako proposatu duen egitarauan daude Uri Shafar israeldarraren “The Kolokium’, ‘Site Specific’ Lucia Nieto eta Maddi Muñozen lana, ‘Roberta Again’ Roberta Milevoj kroaziarraren ikuskizuna, eta ‘Kirolak’ Laida Aldaz eta Helena Lizari nafarren obra. Biharamunean, hauen txanda izango da: ‘Ven’ (Lamacana), ‘Cualquier mañana’ (Laura Aris eta Alvaro Esteban) eta ‘Nomadis’ (Humanhood).