Itxi

kultura

Temps d’Aimer la Danse

Biarritzek bere maitasuna adieraziko dio dantzari irailaren 8tik 17ra

eitb.eus

Le Temps d’Aimer la Danse jaialdiaren 27. edizioak makina bat dantza ikuskizun eskainiko du 10 egunez Lapurdiko herrian.

  • Système Castafiore konpainiak "Théorie des Prodiges" taularatuko du Kasinoan

    Système Castafiore konpainiak "Théorie des Prodiges" taularatuko du Kasinoan

28 konpainiak Biarritz osora hedatuko dute dantza irailaren 8tik 17ra, Le Temps d’Aimer la Danse jaialdiaren kariaz: hondartza, kasinoa, Bellevue plaza… Hamarka ikuskizun, entsegu publiko, erakusketa, ikastaro, hitzaldi eta beste egongo dira gozagai hamar egunez Lapurdiko kostaldeko udalerrian, agertoki askotan zabaldurik.

Nancy edo Grenobleko koreografia zentroak, Nizako Balleta, hainbat euskal talde eta, esaterako, Israeldik eta Kolonbiatik etorritako dantza taldeak arituko dira Thierry Malandain zuzendari artistikoaren gidaritzapean ospatzen egiten jaialdira.

Ohi bezala, “aukeraketa zabala” egin du Malandainek, eta izen handiak, artista eta talde berriak eta ikuskizun berritzaileak egongo direla aurreratu du. Nolanahi den, dantza izango da protagonista jaialdian, eta Friedrich Nietzscheren esaldi bat gogoratu dute antolatzaileek jendea erakartzeko: “Egun galdua da gutxienez behin dantzatu ez den hori”.

Sarrerak salgai daude, eta ikuskizun bakoitzerako zein hainbat emanalditarako bonuetan eros daitezke.