Itxi

kultura

Bilbo

2018ko azaroaren 4an izango da, Barakaldoko BECen, MTVren Europako sari-banaketa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bilbao Exhibition Centre Barakaldoko erakustazokak hartuko du emanaldia, eta musika alorreko izen handiak izango dira bertan.

1:03

BEC (Bilbao Exhibition Centre) Barakaldoko erakustazokak MTV Europe Music Awards sariak (EMAs) banatzeko ekitaldia hartuko du 2018ko azaroaren 4an, galaren antolatzaileek igande honetan jakinarazi dutenez. MTV telebista-kateak Europako musikarik onena sarituko du emanaldi hartan.

Bilbon egingo zutela 2018ko sari-banaketa ekitaldia jakitera eman zuten joan den irailean. Oraingoan, berriz, data zehaztu dute, eta azaroaren 4ean izango dela aditzera eman dute.

Horrela, Espainiar Estatuan hirugarrenez antolatuko du ikuskizuna MTVk, 2002an eta 2010an Bartzelonan eta Madrilen, hurrenez hurren, izan baitziren. Horrelako emanaldiek milioika laguneko audientzia izan ohi du. Gainera, musika alorreko izen handiak espero dira.