Itxi

kultura

Garaileen zerrenda

'Negative Space' Frantziako film laburra, Zinebiren Sari Nagusia

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, zuzendari gazteen lehenengo lana sustatzeko Zinebi Firts Festival atalean, 'Gray House' film luze estatubatuarra saritu dute.

1:11

'Negative Space' Frantziako film laburrak Zinebi jaialdiaren 59. edizioko Sari Nagusia eraman du. Bestalde, 'Galatea al infinito' filmak Espainiako Zinemaren Sari Nagusia eta Dokumental Onenaren Urrezko Mikeldia irabazi ditu.

Zuzendari gazteen lehenengo lana sustatzeko Zinebi Firts Festival atalean, 'Gray House' film luze estatubatuarra saritu dute. Austin Lynchen (David Lynch zuzendari ospetsuaren semea) eta Matthew Boothen lana da.

Begoña Vicarioren eta beste 20 zinemagile gazte gehiagoren 'Areka' animazio film laburrak Euskal Zinemaren Sari Nagusia eskuratu du. Lanak teknika zinematografikoak modu originalean nahasten ditu Gerra Zibilean desagertutako pertsonen tragedia kontatzeko. Latinoamerikako Pelikularik Onenaren Saria 'El hormiguero' Kubako filmak eraman du. Karibeko uhartean, pobreziaren eta infraetxeen arazoa aztertzen du irabazleak.

Gainera, epaimahaiak Chintis Lundgrenen 'Manivald' filmari Animazio Urrezko Mikeldia eman dio, eta Joao Salaviza portugaldarraren 'Altas cidades de Ossadas' film laburrari Fikzio Urrezko Mikeldia.

Ghasideh Golmakani irandarraren 'Limbo' fikziozko film laburrak aipamen berezia jaso du, baita Emilio Ramos eta Lucia Gaja zinemagile mexikarren 'Nos faltan' animazioak ere.

Palmaresaren irakurketarekin eta sari-banaketarekin 2017ko Zinebi gauean bukatuko da. Aurten 62 pelikulak hartu dute parte. Marco Bellocchio Italiako zinemagileak Ohorezko bigarren Mikeldia jasoko du ekitaldian.