kultura
Diru laguntza
Bizkaiko Foru Aldundiak 12.750 kultura bonu kaleratuko ditu
Agentziak | Erredakzioa
Herritarrek Bizkaiko Kultur Txartelaren hiru mota edukiko dituzte aukeran, 40 euroko balioa duten kultura produktuak eta museo zein zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosteko.
-
Liburuak
Bizkaiko Foru Aldundiak 12.750 kultura bonu (Bizkaiko Kultur Txartela) jarriko ditu salgai abenduaren 11tik urtarrilaren 28ra, kultura produktuak eta museo zein zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosteko. Urtarrilaren 31ra arte erabili ahalko dira.
Bizkaiko Kultur Txartelak hiru modutakoak izango dira: A motakoa 32 euroan erosi ahalko da, eta “gaztelaniazko zein atzerriko hizkuntzetako” kultur gaiak erosi ahalko dira beraren bidez, hala nola musika, zinema eta liburuak (testu liburuak izan ezik).
B motako txartelaren prezioa 28 eurokoa izango da, eta museoko sarrerak eta Bizkaian egiten diren zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosi ahalko dira, hizkuntza zeinahi dela ere.
Azkenik, C motako txartela 24 euroan egongo da salgai, eta euskarazko gai eta zuzeneko ikuskizunetarako balioko du.
Bonu guztien balio 40 eurokoa da, eta kanpaina honetan parte hartzen duten saltegi guztietan erabili ahalko dira.
BKT bakoitzaren eta erosketaren balioaren arteko aldea Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Departamentuak hartuko du bere gain.