Publizitatea
Itxi

2018/01/10

12:26

kultura

Bilbo

Arriagak 'La ternura' Alfredo Sanzolek idatzitako komedia eskainiko du

Agentziak | Erredakzioa

Ostiraletik, urtarrilak 12, igandera, Alfredo Sanzol nafarrak “Shakespeareren unibertsoan oinarrituta” idatzi eta zuzendutako komedia erakutsiko du Bilboko antzokiak.

  • Ostiral, larunbat et igandean ikusi ahalko da. Argazkia: Maria Arteaga.

    Ostiral, larunbat et igandean ikusi ahalko da. Argazkia: Maria Arteaga.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Arriaga Bilboko antzokiak La Ternura komedia erromantikoarekin hasiko du urtea asteburu honetan, ostiraletik, urtarrilaren 12tik, igandera, hilaren 14ra. Alfredo Sanzolek zuzentzen du lana, Shakespeareren komedien unibertsoan inspiratuta, eta “maitasunak eragiten duen minetik babesteko ezintasuna erakutsi nahi duen egurgileen eta printzesen komedia” gisa definitu dute; izan ere, “maitatu nahi badugu, ezinbestekoa da sufritzeko arriskua hartzea”.

Paco Deniz, Elena González, Natalia Hernandez, Javier Lara, Juan Antonio Lumbreras eta Eva Trancon aktoreak igoko dira oholtzara; eszenografiaz eta jantziez Alejandro Andujar arduratu da, argiztapenaz Pedro Yague eta musikaz Fernando Velazquez.

Antzokitik azaldu dutenez, La Ternura antzezlanak maitatzeko behar den indarraz eta ausardiaz hitz egiten du. “Mago samarra den erregina baten eta bere bi alaben istorioa kontatzen du: Armada Garaiezinean bidaiatzen dute, Felipe II.ak behartuta, Ingalaterrako nobleziako kideekin ezkontzeko, Ingalaterrako inbasioa arrakastaz gauzatu eta gero”.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena