Itxi

kultura

Heriotza

Nicanor Parra txiletar poeta zendu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Egileak iraultza ekarri zuen 1954an, poesia "lelo solemneen paradisua" zela aldarrikatu zuelako.

  • Nicanor Parra, 2001ean. Argazkia: EFE

    Nicanor Parra, 2001ean. Argazkia: EFE

Nicanor Parra txiletar poeta eta antipoesiaren sortzailea zendu da astearte honetan, Santiagon. 103 urte zituen.

Parra antipoesiaren sortzailea izan zen. Horren ildotik, iraultza ekarri zuen 1954an, azken 50 urteetan poesia "lelo solemneen paradisua" izan zela aldarrikatu zuelako.

1914ko irailaren 5ean jaio zen Parra, eta Violeta Parra folkloristaren neba zen.

Hainbat lan idatzi ditu, hala nola "Hojas de Parra", "Poesía y Antipoesía" eta "Versos de Salón".

Gainera, sari ugari irabazi ditu, tartean Literaturaren Sari Nazionala (1969), Latinoamerikako eta Karibeko Juan Rulfo Literatura Saria (1997) eta Miguel de Cervantes Saria (2011).

Azken 20 urteak Las Cruces bainuetxean zuen etxean eman ditu.