Itxi

kultura

Nafarroa

Abian dira 2018 Inauteriak Sunbillan eta Leitzan

Agentziak | Erredakzioa

Astelehenetik aurrera Foru Erkidegoko beste hainbat herritan ekingo diote festari, Ituren eta Zubietan, besteak beste. Kultura Interesko Ondasun bilakatu dira Inauteriak.

1:27

Sunbillan eta Leitzan gaur abiatu dituzte 2018ko Inauteriak Nafarroan. Erkidegoko hogeita hamar bat herrik otsailean ospatuko dituzte, kaleak aspaldiko pertsonaiekin eta erritu magikoz josiz.

Gaur goizen Sunbillako eta Leitzako herritarrek karrozak atera dituzte kalera, aurpegiak estalita eta koloredun zintak eta lumak apaindutako tunikak zein txanoak jantzita. Jai nagusia, dena den, astelehean ospatuko dute.

Jaiak direla eta, Foruzaingoak trafikoa kontrolatzeko neurriak hartu ditu, bisitariek erraz aparka dezaten.

Astelehenean, Iturenen eta Zubietan hasiko dira festak. Kultura Intereseko Ondasun bihurtu dira Inauteriak. Bi herri horietako bizilagunak Ioaldunak konpartsa osatzen dute. Ardi-larruzko txamarrak, koloredun txapel handiak, zintzarriak, puntillazko azpiko gonak eta zaldi zurdazko isipuak jantzita, izpiritu txarrak uxatzeko desfilatzen dute. Astelehenean Zubietako Ioaldunak Iturenera joango dira, eta asteartean, berriz, Iturengoak Zubietara.

Otsailaren 1ean Arantzan hasiko dira, txuriz eta borla koloretsuz jantzita Mozorroak ateratzen dituzte. Otsailaren 2an Lekunberriko txanda da, orduan erretzen baitute Aittezarko pertsonaia. Lizarran gauza bera egingo dute otsailaren 3an Aldabikarekin.

Otsailaren 3tik 8ra, Berako gizonek eta emakumeek paperak aldatzen dituzte: neskak Artzaiz mozorrotzen dira, eta mutilak Iñudez. Ondoren, otsailaren 8tik 13ra Mairuak ibiliko dira Lesakako kaleetan, txapelak buruan dituztela. Goitarrak ere protagonistak dira, txuriz eta gorriz.

Tuterako Zipoteroak ere oso ezagunak dira, maskaratuta gozokiak banatzen baitituzte. Cintruenigon Zarramuskariak arduratzen dira mozorrotuta ez doazen guztiak zikintzeaz, otsailaren 9tik 11ra. Iruñean ere egun horietan ospatzen dituzte Inauteriak, Mari Trapu pertsonaiarekin. Besteak beste, Lanzeko festak ere Nafarroako ezagun