Itxi

kultura

Apirilak 13

Arriagak Bachen 'Johannes Passion' oratorioa eszenaratuko du

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko antzokiaren zuzendari artistikoa, Calixto Bieito, arduratu da 'Pasioa San Joanen arabera BWV 245' oratorioa egokitzeaz. Apirilaren 13 eta 14an taularatuko dute.

Arriagak Johannes Passion antzokiak berak ekoitzitako lanaren erabateko estreinaldia egingo du apirilaren 13an. Arriaga Antzokiaren eta Parisko Théâtre du Châteleten arteko ekoizpenak Johann Sebastian Bach konposatzaile alemanaren Pasioa San Joanen arabera BWV 245 oratorio ezaguna eramango du eszenara, Calixto Bieitoren zuzendaritzapean.

Ostiralean, apirilaren 13an, eta larunbatean, 14an (biak ere 20:00etan), muntaketa lan honen bi emanaldi bakarrak eskainiko dituzte Bilboko antzokian.

Sei abeslari bakarlarik osatzen dute ahots talde protagonista: Joshua Ellicott tenore ingelesa, James Newby baritonoa, Robert Murray, Jonathan McGovern, Berit Norbakken Solset eta Carlos Mena gasteiztarra.

Bakarlariez gain, Bilboko Orkestra Sinfonikoa arituko da, Erik Nielsen maisuaren zuzendaritzapean, baita Bilboko Opera Korua ere.

Sarreren prezioa 15 eta 51 euro artekoa izango da.